
Merkurio plazan batu ziren herritarrak, atzo arratsaldean. Argazkia: Ander Zarraga
Atzo egin zuten
elkarretaratzea Gernika-Lumoko Merkurio plazan, Europak
errefuxiatuekiko duen jarrera “lotsagarria” salatzeko.
Giza eskubideen babesa bultzatu beharrean, Europak neurri polizial eta militarrak aktibatu dituela salatu du
Gernika-Lumoko EH Bilduk, eta errefuxiatuen eskubideak urratzen dituela etengabe. Jarrera hori “lotsagarritzat” jo du koalizioak, eta mobilizaziorako
deia egin zuen.