Domekan hasiko dute Ajangizko IV. Esku pilota txapelketa
Datozen hiru asteetan lehiatuko dute txapelketa. 11:00etatik aurrera jokatuko dituzte partidak, domeketan. Maiatzaren 8an jokatuko dituzte finalakAjangizko IV. Esku Pilota txapelketaren lehen jardunaldia etzi jokatuko dute.Hain zuzen ere, datozen hiru ...
Datozen hiru asteetan lehiatuko dute txapelketa. 11:00etatik aurrera jokatuko dituzte partidak, domeketan. Maiatzaren 8an jokatuko dituzte finalak
Ajangizko IV. Esku Pilota txapelketaren lehen jardunaldia etzi jokatuko dute.Hain zuzen ere, datozen hiru asteburuetan jokatuko dute txapelketa, eta ohitura legez, domeka goizetan lehiatuko dituzte pelota partidak, 11:00etatik aurrera.
Domeka honetan Bakaikoa-Lasa bikotearen eta Santxo-Uriondo bikotearen arteko lehia izango da lehen mailako afizionatuetan.
Aurretik, baina, benjamin, alebin eta ume mailetako partidak egongo dira ikusgai. Benjaminetan, E.Lopez eta J.Lopez ariko dira nor baino nor gehiago.
Alebinetan Salegi eta Mendibek Arrizabalaga eta Unai Kareagaren kontra jokatuko dute. Bestalde, umeei dagokienez, Jaio-Ituarte eta Beitia-Bernaola bikoteek jokatuko dute elkarren kontra.
Hurrengo domekan, maiatzaren 1ean jokatuko dituzte bigarren kanporaketak, eta maiatzaren 8an izango dira finalak.
Bigarren jardunaldi horretan, Etxebarria-Etxebarria eta Errandonea-Olaizola bikoteek eskainiko dute ikuskizuna, lehen mailako afizionatuetan.