Bertoko produktuen udaberriko III. azoka antolatu dute biharko
Bokarta sasoiko produktua izanik, horiekin egindako pintxoak dastagai jarriko dituzte, 12:00etatik 14:00etara. Umeak azokara erakartzeko, eskulanak egiteko tailerrak antolatu dituzteHirugarren urtez, bertoko produktuen udaberriko azoka hartuko du bihar...
Bokarta sasoiko produktua izanik, horiekin egindako pintxoak dastagai jarriko dituzte, 12:00etatik 14:00etara. Umeak azokara erakartzeko, eskulanak egiteko tailerrak antolatu dituzte
Hirugarren urtez, bertoko produktuen udaberriko azoka hartuko du bihar, Bermeoko udal azokak. 09:00etatik 15:00etara, hainbat izango dira bertaratutakoek aukeran izango dituzten produktuak eta jarduerak. Bermeoko Udalak eta Bermeoko Azoka Elkarteak (Berazal) elkarlanean antolatutako ekimena da biharkoa.Aurten, bokarta pintxoak izango dira azokako protagonista nagusiak. Bokarta sasoiko produktua dela kontuan izanik, horiekin egindako pintxoak dastagai jarriko dituzte, 12:00etatik 14:00etara, euro baten truke.
Horrez gain, udal azokako saltoki bakoitzean produktu ugari dastatu ahalko direla azaldu dute antolatzaileek, eta aurrekoetan bezala, taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere edukiko dute bertaratutako guztiek.
Bestalde, baserriko lehen mailako produduktuak, produktu ekologikoak, gozoak eta Bermeoko enpresetako kontserbak ere eskuratu ahalko dira, besteren artean; izan ere, udal azokan egoten ez diren zenbait ekoizlek ere parte hartuko dute azoka berezi horretan.
Zapaturako «euskal musikagaz alaitutako giro aparta» aurreikusten dute antolatzaileek. Gainera, umeak ere azokara erakarri asmoz, horientzako eskulanak egiteko tailerrak antolatu dituzte, 11:00etatik 13:00etara, hain zuzen.
«Denen onurarako»
Mota honetako ekimenen bitartez, udalak Bermeoko azoka indartzea du helburu nagusi. «Sasoiko produktuak kontsumitzea gure inguruko baserritarren eta arrantzaleen onurarako delako eta gure elikadura ere hobetzen laguntzen duelako», azaldu du Irune Ormaetxea Turismo, Garapen eta Merkataritza zinegotziak.
Bestalde, Bermeoko udal azoka azpiko aparkalekuak, erabiltzaileei autoak aparkatzeko aukera ematen dietela gogorarazi dute. Modu horretan, erosketak «errazago» egin daitezkeela adierazi dute.
Hala, zapatuko plan horretaz gozatzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.