Hamar urteko geldialdiaren ostean, Elkar Fundazioak
Joseba Jaka literatur beka abiarazi du berriro. Atzo, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako ekitaldian jakinarazi zuten bekaren irabazlearen izena, eta hain zuzen ere,
Alaine Agirre idazle bermeotar gazteari eman diote. Bermeotarraren
Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama proiektua saritzea erabaki dute.
Alaine Agirre idazle bermeotarra. Argazkilaria: Elkar
Joxe Azurmendik, Karmele Jaiok eta Iratxe Retolazak osatu dute epaimahaia. Horien arabera, Agirrek “sentimendu eta kezka intimoenak gorpuzteko gaitasuna erakutsi du, nahiz eta askotan zuzenean jorratu ez, baizik sentimenduok gertakarien forman adierazita agertu”.
Bere lana osatzeko,
10.000 euroko laguntza jasoko du bekaren bitartez, eta
urtebeteko epea izango du proiektua amaitzeko. Ondoren, Elkar argitaletxeak argitaratuko dio lana.
Hemendik aurrera, Elkar Fundazioak bi urterik behin banatuko du Joseba Jaka literatur beka; aurten, nobela edo ipuin sorkuntzarako deialdia egin zuten.
Maiatzaren 5ean, Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak ematen duen
Zilarrezko Euskadi Saria ere jasoko du bermeotarrak