Busturialdean Aste Santu bueltan bildutako materialagaz betetako trailerra zapatuan hartuko du Idomenirako bidea. Hori dela eta, Astran dituzten kaxak trailerrean sartzeko laguntza eskatu du Bat ez da Gitxi ekimenak. 09:00etan batuko dira, zapatan, Astran.
Zapaturako, gainera, Bat ez da Gitxi Eguna antolatu dute. Hala, goizeko deialdiaren ostean, jaialdia egingo dute gauean, Trinkete Antitxokoan. 23:00etan hasita,
El_Txef_A, Balza eta Willy Kasper izango dira musika jartzen, gau osoan zehar. Sarrera 5 uero ordaindu beharko da, eta gura duenak borondatea ere eman dezake. Zapatuko jaialdi horretan biltzen duten dirua Idomenira bideratuko dute, han, errefuxiatuek beharrezkoak dituzten botikak eta gaiak erosteko. Hain zuzen, Forgotten in Idomeni elkartearen bitartez egingo dute errefuxiatuak laguntzeko diru ekarpena.
Muxikako erdu gazte taldearen eta Bermeoko Besalde elkartearen laguntzarekin, Idomenira bidaltzeko materialaren
bilketa egin zuten Aste Santuan, Muxikan, Bermeon, Gernika-Lumon eta inguruetan.