Xabier Alegria eta Joxe Domingo Aizpuruak hitzaldia emango dute
Sortuk eta Iratzar Fundazioak antolatuta, Xabier Alegria eta Joxe Domingo Aizpurua preso ohiek, gaur, 19:00etatik aurrera, Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera hitzaldia emango dute Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean.Antolatzaileek iragarri ...
Antolatzaileek iragarri dutenez, martxoaren 13an preso izandako talde batek aurkeztutako Abian da bidea deritzon ekimena azaltzera etorriko dira Alegria eta Aizpurua Mutrikura.
Ekimenaren manifestuak, oraingoz, 1.400 bat preso eta iheslari ohiren atxikimendua jaso du, eta berau sinatu dutenek Euskal Preso Politikoen Kolektiboari zein Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari «sostengua» helarazi diete. «Salbuespenezko legedia astindu beharra dago, sakabanaketa bukatu. Gehiengo sozial zabalak eraginkortu beharko du irekitako agertoki berria, ustel ez dadin. Alde anitzetako konpromisoak behar ditu honek guztiak. Guk geurea aldarrikatu nahi dugu lehenik eta behin. Euskal preso politikoen Euskal Herrirratze eta etxeratzearen aldeko lanean murgiltzera gatoz».