Lea-Artibaiko AEK-k eta Berbalagunek jaialdia egingo dute zapatuan
Lea-Artibaiko Berbalagunek eta AEK euskaltegiak jaialdia egingo dute zapatuan. Markina-Xemeinen bilduko dira Berbalagun egitasmoan parte hartzen ari diren eskualdeko herritarrak eta AEK-ko euskaltegietako ikasleak.Urtero egiten dute ekintzaren bat elka...
Urtero egiten dute ekintzaren bat elkarlanean, eta aurten egun osoko jaialdia prestatu dute. Gainera, herritarrei ekitaldietan parte hartzeko dei egin diete: «Gonbidapena luzatzen diegu herritar denei; ikasleentzat ere oso aberasgarria da jende desberdinekin euskaraz berba egiteko aukera izatea».
10:30ean, Uhagoneko kideen eskutik, udalerritik bisita gidatua eginez hasiko dute eguna. Gero, Uhagonen hamaiketakoa janez indarrak hartu, eta poteoan ibiliko dira tabernaz taberna.
Izena emateko azken eguna
14:30ak aldera Uhagonen bazkalduko dute. 10 euro ordaindu behar dira bazkarira joateko, eta bihar da izena emateko azken eguna. Markina-Xemeingo AEK-n Urbitarte Kalea, 11 eman behar da izena : 946 167 597.
Bazkalostean, jokoak egingo dituzte Zelaian. Eguraldia lagun ez badute, baina, Plaza Barriko arkupean ariko dira jolasean. Ondoren, arratsaldea musikaz girotuko dute. 18:30ean hasita, DJ Elepunto ariko da Uhagonen.