Parekide elkarteak Ghanako bizimodua erakutsi gura du Nestor Basterretxea aretoan jarri duten argazki erakusketaren bitartez. Accra hiriburuko Madina auzo txiroan (slum) ateratako argazkiak dira erakusketan ikus daitezkeenak. Kioskoetan bizi dira han, ...
Parekide elkarteak Ghanako bizimodua erakutsi gura du Nestor Basterretxea aretoan jarri duten argazki erakusketaren bitartez. Accra hiriburuko Madina auzo txiroan (slum) ateratako argazkiak dira erakusketan ikus daitezkeenak. Kioskoetan bizi dira han, hortik erakusketaren izenburua:
Nire Kioskoa nire etxea. Erakusketa bi zatitan banatu dute; batean, boluntarioek ateratako argazkiak daude, eta bestean, berriz, bertako bizilagunek ateratakoak, «euren egunerokotasuna zein den ezagutzeko». Domekara bitartean bisitatu daiteke erakusketa, 19:00etatik 21:00etara. Ondoren, Gernika-Lumoko Astrara doa. Erakusketari buruzko argazki eta informazio gehiago:
busturialdea. hitza.eus webgunean.