Hirugarren urtez,
bertoko produktuen udaberriko azoka hartuko du zapatuan Bermeoko udal azokak.
09:00etatik 15:00etara, hainbat izango dira bertaratutakoek aukeran izango dituzten produktuak eta jarduerak. Bermeoko Udalak eta Bermeoko Azoka Elkarteak (Berazal) antolatutako ekimena da.
Iaz ere eskulanak egiteko aukera izan zuten umeek
Aurten,
bokarta pintxoak izango dira protagonista nagusiak. Bokarta sasoiko produktua dela kontuan izanik, horiekin egindako pintxoak dastagai jarriko dituzte
12:00etatik 14:00etara, euro baten truke. Horrez gain, udal azokako saltoki bakoitzean produktu ugari dastatu ahalko dira, eta aurrekoetan bezala, taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere edukiko dute bertaratutakoek. Baserriko lehen mailako produduktuak, produktu ekologikoak, gozoak eta Bermeoko enpresetako kontserbak ere eskuratu ahalko dira, besteren artean.
Zapaturako «
euskal musikagaz alaitutako giro aparta» aurreikusten dute. Umeak ere azokara erakarri asmoz, horientzako
eskulanen tailerrak antolatu dituzte,
11:00etatik 13:00etara.
Iazko udaberriko azokako postuetako bat
Bermeoko
azoka indartzea da udalaren helburua, “sasoiko produktuak kontsumitzea gure inguruko baserritarren eta arrantzaleen onurarako delako eta gure elikadura ere hobetzen duelako”, azaldu du Irune Ormaetxea Turismo, Garapen eta Merkataritza zinegotziak.
Bermeoko udal azokak
autoak aparkatzeko aukera ematen duela gogorarazi dute, erosketak errazago egin ahal izateko.
Hala, zapatuko plan horretaz gozatzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.