Amorotok Lea-Artibai Amankomunazgotik irtetea erabaki du
Amorotoko Udalak Lea-Artibai Amankomunazgotik irtetea erabaki berri du.Arrazoi ekonomikoak tarteko, eskualdeko mankomunitate bietako bat uztea erabaki du udalak. «Aurreko legegintzaldian hartutako erabakia da, baina, tartean azterketa ekonomikoa egin ...
Arrazoi ekonomikoak tarteko, eskualdeko mankomunitate bietako bat uztea erabaki du udalak. «Aurreko legegintzaldian hartutako erabakia da, baina, tartean azterketa ekonomikoa egin da udalarentzat zelako kostu ekonomikoa suposatzen duen jakiteko», zehaztu du Ziortza Ikaran Amorotoko alkateak.
Herriarentzat bi mankomunitateetan egotea «gastu handia» dela azaldu du Ikaranek.
Hala ere, azpimarratu du Lea-Artibai Amankomunazgotik irten arren, haiekin harremanetan jarraitzen dutela, eta hark eskaintzen dituen zenbait zerbitzu izaten jarraituko dute aurrerantzean ere: «Ez da erabaki politikoa, ekonomikoa baizik. Gaur egun, Lea Ibarra Udal Mankomunazgoaren eskutik zerbitzu gehiago ditugu herrian, eta hortaz, bertan mantentzea erabaki da».