Datozen hiru asteburuetan jokatuko dute txapelketa, eta ohitura legez, domeka goizetan lehiatuko dituzte pelota partidak, 11:00etatik aurrera.
Domeka honetan Bakaikoa-Lasa bikotearen eta Santxo-Uriondo bikotearen arteko lehia izango da lehen mailako afizionatuetan.
Aurretik, baina, benjamin, alebin eta ume mailetako partidak egongo dira ikusgai. Benjaminetan, E.Lopez eta J.Lopez ariko dira nor baino nor gehiago.
Iazko txapelketako partida bat.
Alebinetan Salegi eta Mendibek Arrizabalaga eta Unai Kareagaren kontra jokatuko dute. Bestalde, umeei dagokienez, Jaio-Ituarte eta Beitia-Bernaola bikoteek jokatuko dute elkarren kontra.
Finala maiatzaren 8an
Hurrengo domekan, maiatzaren 1ean jokatuko dituzte bigarren kanporaketak, eta maiatzaren 8an izango dira finalak.
Bigarren jardunaldi horretan, Etxebarria-Etxebarria eta Errandonea-Olaizola bikoteek eskainiko dute ikuskizuna, lehen mailako afizionatuetan.
Txapelketaren egutegia:
DOMEKAN:
- BENJAMINAK: E.Lopez vs. J.Lopez
- ALEBINAK: Salegi-Mendibe vs. Arrizabalaga-U.Kareaga
- UMEAK: Jaio-Iturbe vs. Beitia-Bernaola
- LEHEN MAILAKO AFIZIONATUAK: Bakaikoa-Lasa vs. Santxo-Uriondo
MAIATZAK 1:
- BENJAMINAK: Urzaa vs. Zabalgogeaskoa
- ALEBINAK: Iza-Albizu vs. Laka-E.Kareaga
- UMEAK: Ojinaga-Morga vs. Enbeita-Zelaia
- LEHEN MAILAKO AFIZIONATUAK: Etxebarria-Etxebarria vs. Errandonea-Olaizola
Lehen mailako afizionatuetan, Elordi eta Erostarbek irabazi zuten iaz txapelketa.