Orain dela hile batzuetatik Bilbon finkatuta dagoen Adam Giles kantautore britainiarrak kontzertua eskainiko du bihar, Bermeoko
Aita Guria baleontzian.
Adam Giles kantautorea
19:00etan hasiko da kontzertua, eta beragaz batera Yurena Nuño Arana
biolontxelo-jotzailea eta Galder Uste Dut
bateria-jotzailea egongo dira baleontzian. Yurena Nuño Arana Bermeoko Musika Eskolako biolentxelo irakaslea da.
Baleontziaren edukiera eta aforoa mugatua denez, sarrera kopurua ere mugatua izango da. Sarrerak Gazteentzako Informazio Zerbitzuan (GIZ) eta
Aita Guria baleontziaren dendan eros daitezke 3 eurotan.
Hile gutxi batzutan goitik beherako aldaketa ezagutu du Adam Gilesek. Londresko La City auzoa utzi, zuzenbide mundua eta auziak albo batera utzi, eta Bilbon abiatu du bere bizitzaren pasarte berri bat. Iaz, Villa de Bilbao musika lehiaketako Pop-Rock abeslari onenaren saria jaso zuen.
Urte hasieran kaleratu zuen Alex Gamblek Kanadan ekoiztutako
Unravelled izeneko hirugarren EPa. Berak konposatutako lau kantuk eta Fink taldearen
Looking Too Closery abestiaren bertsioak osatzen dute lana. Bere musikan garrantzitsuak dira hitzak; izan ere, lehenik eta behin letrak idazten ditu eta ondoren musika jartzen die. Batez ere, gai sozialak lantzen ditu bere kantuetan.