25 gazte Debabarreneko Enplegu Anezkan lana bilatzeko trebatzen hasi dira
Datozen bost hilabeteotan euren lan gaitasunak hobetzeko jarduerak egingo dituzte. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak, Santa Maria la Real Fundazioak eta Telefonica Fundazioak sustatu duteLangabezian dauden 21 eta 34 urte bitarteko 25 gazte, tartean mut...
Datozen bost hilabeteotan euren lan gaitasunak hobetzeko jarduerak egingo dituzte. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak, Santa Maria la Real Fundazioak eta Telefonica Fundazioak sustatu dute
Langabezian dauden 21 eta 34 urte bitarteko 25 gazte, tartean mutrikuar bat eta ondarrutar bat, lana bilatzeko trebatzen hasi dira Debabarreneko Enplegu Anezkan. Datozen bost hilabeteotan, parte hartzaileak Debegesa garapen agentziaren egoitzan bilduko dira, eta Vanesa Hortas teknikaria arduratuko da egitasmoa kudeatzeaz.Antolatzaileek nabarmendu dutenez, denbora tarte horretan euren lan gaitasunak hobetzeko jarduerak egin dituzte. Besteak beste, coaching adimen emozionaleko saioak, komunikazio dinamikak eta elkarrizketa pertsonaletarako entrenamendua egingo dituzte. «Gogotsu daude, konpromiso sendoarekin eta lana aurkitzeko itxaropen handiarekin. Lan elkarrizketei begira komunikazio gaitasunak hobetzea eta enpresetara egingo dituzten bisitak interesatzen zaizkie, bereziki», azaldu du Vanesa Hortasek.
Talde hetereogeneoa
Egitasmo berritzailean parte hartzen ari den taldea, gainera, hetereogeneoa dela azpimarratu dute, eta horiek esperientzia desberdinak dituzte. «Parte hartzaile batzuk, arrazoi desberdinak direla medio, bereziki arazoak dituzte lan merkatura sartzeko. Hala nola, iraupen luzeko langabeak direlako edo etorkinak direlako. Tartean, ikasketak oraintxe amaitu eta beraien lehendabiziko lanpostua bilatzen ari direnak ere badaude, eta beste batzuk, sektore ezberdinetan lan esperientzia dute».
Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak, Santa Maria la Real Fundazioak eta Telefonica Fundazioak sustatu dute, Debegesa garapen agentziarekin elkarlanean.
Santa Maria la Real Fundazioak eta Telefonica Fundazioak 145 Anezka jarriko dituzte abian aurten Espainian, eta horietako bat da Debabarrenekoa. «2014an eta 2015ean martxan jarritako anezken esperientziak erakutsi du proiektu honek nabarmen laguntzen diela gazteei; lan merkaturatze datuak, %60tik gorakoak dira, eta horrek, langabeziaren aurka lanean segitzera animatzen gaitu».