Ziortza-Bolibarko Udalak Uemako kide izatea onartu du
Ziortza-Bolibarko Udalak Udal Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea onartu berri du. Hain zuzen ere, herenegun iluntzen egindako osoko bilkuran egin zuten Ueman sartu ala ez erabakitzeko bozketa.Agintean den EH Bilduko lau ordezkariek Ueman sartzear...
Agintean den EH Bilduko lau ordezkariek Ueman sartzearen aldeko botoa eman zuten, EAJ-ko hiru zinegotziak, ostera, abstenitu egin ziren, Uemako kide izateko «beharrizanik» ikusten ez dutela argudiatuta.
Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkatearen berbetan, Ziortza-Bolibar bezalako herri euskaldunak beste udalerri askorentzat eredu dira euskararen ezagutzari zein erabilerari dagokionez. «Gure eskualdea euskararen arnasgune da, eta horrela izaten jarraitzeko lan egin behar da egunerokotasunean».
Uemaren Batzar Nagusian eskaera onartzea izango da hurrengo pausoa, maiatzean.
Lea-Artibaiko bederatzigarren kidea izango da Ziortza-Bolibar. Izan ere, gaur gaurkoz, eskualdeko zortzi udalerri hauek daude Ueman: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar eta Ondarroa.