Eskolarteko Dantza Eguna egin zuten
1.400 neska-mutilek hartu zuten parte igandean, Gernika-Lumon ospatu zen Eskolarteko Dantzari Egunean. San Fidel, Seber Altube, Mertzede, Allende Salazar eta Barrutiako eskola umeek erakustaldia egin zuten. Hauekin batera, Errenteriako Gazteak Taldeko...
1.400 neska-mutilek hartu zuten parte igandean, Gernika-Lumon ospatu zen Eskolarteko Dantzari Egunean. San Fidel, Seber Altube, Mertzede, Allende Salazar eta Barrutiako eskola umeek erakustaldia egin zuten. Hauekin batera, Errenteriako Gazteak Taldeko eta Segundo Olaeta Musika Eskolako kideak egin zuten kalejira Pasealekutik, Merkatuko plazaraino. Gaztetxoek Euskal Herriko lurralde desberdinetako dantzak egin zituzten.