Eskola topaketak egin dituzte Santimamiñe ezagutarazteko
Labar-pinturak gazteen artea ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu dituzte UNESCOk eta Foru Aldundiak. Apirilaren 18an eta 19an burutu dituzte lansaioak ander zarragaSantimamiñeko labar-artea eta peleolitikoko bizimodua gazteei ezagutzera emateko t...
Labar-pinturak gazteen artea ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu dituzte UNESCOk eta Foru Aldundiak. Apirilaren 18an eta 19an burutu dituzte lansaioak ander zarraga
Santimamiñeko labar-artea eta peleolitikoko bizimodua gazteei ezagutzera emateko topaketak antolatu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak eta UNESCO Etxeak. Kortezubiko kobazuloaren aurkikuntzaren mendeurrenarekin batera egin dituzten jardunaldi hauetan, 60 ikasle inguruk hartu dute parte. Apirilaren 18 eta 19an egin dituzte jardunaldiok.Kantauri Erlaitzeko UNESCOra kidetutako ikastegientzako antolatzen den II. Labar-arte Munduko Ondare Txapelketa-topaketaren baitan kokatzen da, Kortezubiko koban egin den ekimen hau. Bertara, UNESCOra kidetutako Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeetako ikasleak joan dira.
Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Egunarekin koinzituz, Kortezubiko leizearen Paleolitiko labar-artea ezagutaraztea eta Bizkaiaren Paleolitikotik Burdin Arora bitarteko kronologiari buruzko ezagutza sustatzea, izan da egun hauetan egin diren ekintzen xedea.
Gazteengan ondarearen ahultasuna eta hori babesteak daukan garrantziaren kontzientzia piztea, izan da lansaio hauek izan duten beste helburuetako nagusietako bat.
Bestalde, hiru erkidegoetako ikasleen arteko elkarbizitza sustatzea ere bilatu dute antolatzaileek.
Santimamiñera irteeraz gain, tailerrak, Foruko multzo historikora, Arrolako Oppidumera eta Arrolagunera bisita gidatuak ere egin dituzte bertaratutako ikasleek.
Jardunaldiek bere baitan hartzen duten txapelketarako, gazteek turismo jasangarriaren ikuspegitik egindako 62 komiki eta hamazortzi bideo aurkeztu dituzte.
Bigarren Edizioa
Eskola topaketa honen bigarren fasea da astelen eta martitzenean egin dena. Aurreko urtean, ikastetxeetako 2014-2015 ikasturteko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek hartu zuten parte, Comargon (Kantabrian) burutu ziren bi jardunaldietan.