Eskola Bidean pausoak zehazten
Bigarren bilera maiatzaren 19an egingo dute, eta Eskola Bidearen mapa zein izango den erabakiko dute. Ikasleekin proba pilotua egingo dute ekainaren 6tik 10erako asteanEskola Bidea zehazteko batzarrak egingo dituzte apirila eta maiatza bitartean. Lehen...
Bigarren bilera maiatzaren 19an egingo dute, eta Eskola Bidearen mapa zein izango den erabakiko dute. Ikasleekin proba pilotua egingo dute ekainaren 6tik 10erako astean
Eskola Bidea zehazteko batzarrak egingo dituzte apirila eta maiatza bitartean. Lehenengoa joan den eguenean egin zuten, eta 0 pertsona inguru batu ziren, arlo ezberdinetakoak, gainera: eskoletako jendea, gurasoak, udaleko ordezkariak edota elkarteetakoak, bestak beste. Eskola Bidearen mapa aurkeztu eta batzarrean bildutakoen ekarpenak eta proposamenak ere bildu zituzten. Hurrengo bilkura maiatzaren 19an egingo dute, 18:00etan, Astran. Horretan, mapa bera zelan geratuko den erabakiko dutela zehaztu dute bultzatzaileek.Bitartean, baina, eskola bakoitzak etxeko lanak egin beharko ditu; hau da, ikastetxe bakoitzak bere sarbideen azterketa egin beharko du, eta gaur egun sortzen diren arazoak nola konpondu aztertu beharko du. Lan hori eginda izan beharko dute apirilaren 29rako.
Mertzede ikastetxeak dagoeneko egina du azterketa; Seber Altube ikastolak hilaren 20an egingo du bilera, 17:00etan; eta Allende Salazar ikastetxeak hilaren 28an, 18:00etan. Gainontzekoek ere hurrengo asteetan egin beharko dute. Eguna ez, baina Gernika BHI Institutuak zehaztu du Agenda 21ekoekin batera egingo dutela lan hori; hala, ikasleek ere parte hartuko dute azterketa horretan. San Fidel ikastola ere bideratzen ari da sarbideen azterketa, eta Barrutiako ikastetxe eta institutuak ere datozen asteetan egingo dute.
Eskola Bidea Eguna
Egitasmoa herritarrei aurkezteko eta ezagutzera emateko asmoz, Eskola Bidea Eguna ere antolatu dute. Maiatzaren 27an izango da hori; eskola denak batu, eta hainbat jarduera eta tailer egingo dituzte, Pasealekuan. Proeiktua eta bidea herritarrei aurkezteaz gain, sentsibilizazioa ere badute helburu.
Ikasturtea amaitu aurretik, gainera, Eskola Bidearen proba pilotua egingo dute ikasleekin; ekainaren 6tik 10erako astean izango da.
Ikasleei bide seguru bat eskaintzea du helburu Eskola Bideak. Handi zein txiki, herriko umeek ere esparru publikoa berreskuratu ahal izateko eta beraien autonomia zein irudimena garatzeko aukera emango dien bidea diseinatu gura dute.
Eskolara lagunekin joateko aukera emango die proiektuakherriko umeei, baita herriarekin zein herritarrekin harremantzeko ere.