Pello Bilbao bigarren sailkatu da Gaztela eta Leongo Itzulian
Alejandro Valverdek irabazi du lasterketa, eta Bilbao harengandik 30 segundora sailkatu da. Podiumean sartzeko helburua beteta, pozik dago gernikarraAsteburuan lehiatutako Gaztela eta Leongo XXXI. Itzulian, Pello Bilbao gernikarrak bigarren postua lort...
Alejandro Valverdek irabazi du lasterketa, eta Bilbao harengandik 30 segundora sailkatu da. Podiumean sartzeko helburua beteta, pozik dago gernikarra
Asteburuan lehiatutako Gaztela eta Leongo XXXI. Itzulian, Pello Bilbao gernikarrak bigarren postua lortu zuen sailkapen nagusian.Movistar taldeko Alejandro Valverde espainiarrak irabazi zuen lasterketa, eta Efapel taldeko Joni Silva Brandao txirrindulari portugaldarra izan zen hirugarrena.
Bilbao txapeldunarengandik 30 segundora gelditu zen sailkapen nagusian. Bestalde, Brandao Valverderengandik minutu bat eta sei segundora sailkatu zen.
«Kontutan edukita nork irabazi duen oso emaitza ona dela uste dut», adierazi du Caja Rural taldeko txirrindulari gernikarrak.
Lasterketa honetarako helburua lehenengo hiruren artean sailkatzea zela azaldu du, eta hortaz, lortutako postuagaz pozik dago: «Helburua podimuean egotea zen eta lortu dut, beraz gustora nago lortutako emaitzarekin».
Barikuan hasi, eta herenegun amaitu zuten Gaztela eta Leongo Itzulia. Hain zuzen ere, domekako hirugarren eta azken etapan erabaki zen lasterketako sailkapen nagusia.
Herenegungoa izan zen lasterketako etapa erregina 161,4 kilometrokoa. Valverdek irabazi zuen azken etapa hori, eta Bilbaok laugarren postua lortu zuen. Valverderengandik zortzi segundora helmugaratu zen gernikarra, sailkapen nagusian bigarren postua eskuratuz.
Halaber, barikuko 166,3 kilometroko lehen etapan ere maila ona erakutsiz lan bikaina egin zuen Bilbaok.
Lasterketa azken esprintean erabaki zen. Bilbaok eta Carlos Betancur kolonbiarrak burutu zuten azken saiakera, eta gernikarra Betancur lehen sailkatutik lau segundora gelditu zen.
Hurrengo proba, Turkian
Bestalde, Bilbao Caja Ruraleko kideekaz batera domekan hasiko den Turkiako Itzulian Presidential Cycling Tour of Turkey da izen ofiziala izango da.