Matxitxakoko gudariak gogoan
Urtero egin legez, Matxitxako Elkarteak Matxitxakoko Batailan hil ziren euskal marilenak gogoratzeko ekitaldia egin zuen domekan, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskultura inguruan. Ohi legez, itsas gudariei lorak eskaini zieten bertan bilduta...

Urtero egin legez, Matxitxako Elkarteak Matxitxakoko Batailan hil ziren euskal marilenak gogoratzeko ekitaldia egin zuen domekan, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskultura inguruan. Ohi legez, itsas gudariei lorak eskaini zieten bertan bildutakoek. Besteren artean, Eusko Jaurlaritzako bozeramale eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, EAJko senatari Iñaki Anasagasti, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bertaratu ziren.