Emma Johansson suediarrak irabazi du Emakumeen Bira
Zapatuan igaro zen Lea-Artibaitik Berriatuan hasi eta amaitu zen hirugarren etapa. Giorgia Bronzini izan zen Berriatuko helmugan lehenengoaEmma Johanssonek irabazi du 2016ko Emakumeen Bira. Suediarra bigarrenez nagusitu da euskal lasterketan, Europako ...
Zapatuan igaro zen Lea-Artibaitik Berriatuan hasi eta amaitu zen hirugarren etapa. Giorgia Bronzini izan zen Berriatuko helmugan lehenengoa
Emma Johanssonek irabazi du 2016ko Emakumeen Bira. Suediarra bigarrenez nagusitu da euskal lasterketan, Europako egutegiko garrantzitsuenetarikoa. 2013an lortu zuen lehen garaipena.Domekan amaitu zen proba Portugaleten. Laugarren etapa Bizkaiko udalerri horretan hasi eta amaitu zen, 75,8 kilometroko ibilbidea egin ostean. Azken etapako garailea Boels Dolmans taldeko Megan Guarnier estatubatuarra izan zen.
Johansson bosgarrena izan zen azken etapan, baina elastiko horia mantentzea lortu zuten. Suediarragaz batera igo ziren podio gainera, Guarnier, bigarren sailkapenean, eta Moolman. Cervelo Biglako txirrindulari errusiarrak lau segundoko denbora saria eskuratu zuen helmugan eta horrek, bosgarren postutik hirugarren posturainoko jauzia ematea ahalbidetu zion.
Ane Santesteban gipuzkoarra izan da Emakumeen Biran euskaldunen artean posturik onena lortu duena. Ale Cipollini talde italiarreko txirrindularia hamaikagarren geratu da, irabazlearengandik minutu bat eta 12 segundotara.
Berriatutik Berriatura
Munduko txirrindulari onenak Lea-Artibain zehar ikusteko aukera egon da asteburuan, Berriatuan hasi eta amaitu zen-eta, zapatuan, 29. Emakumeen Birako hirugarren etapa. Emozioz betetako amaiera izan zuen, gainera, esprintean erabaki zen eta.
02:46:09 denboragaz, Berriatuko helmugan sartzen lehenengoa Wiggle High 5 taldeko Giorgia Bronzini izan zen, Cervelo Bigla taldeko Carmen Small estatubatuarrari aurrea hartuta. Hirugarren postua Cylance Pro-Cycling taldeko Rosella Ratto italiarrak eskuratu zuen.
109 kilometroko Berriatua-Berriatua etapa oso gorabeheratsua izan zen, aldapatsua eta bihurgune handiekin, eta euria tarteko, eroriko bat edo beste ere egon zen.
Wiggle High 5 taldeak sasoiko dagoela erakutsi zuen. Talde liderrak behar ona egin zuen, eta lidertzari eutsi zion. Era beran, taldeko Bronzinik eraman zuen irabazlearen maillota, eta talde bereko Emma Johansson-ek jarraitu zuen lasterketa lider nagusi 07:40:30 denboragaz. Bigarren etapa irabazita jarri zen lider Emma Johansson suediarra eta horrela mantendu zen Lea-Artibai zeharkatu zuen hirugarren etapan ere.
Berriatuko plazan jarri zuten eszenatokian eman zituzten sariak Jon Arriola Berriatuko alkateak eta Julene Garate zinegotziak, Ander Txakartegi Berriatuko bizikleta taldeko ordezkariak, eta Julian Gorospe eta Zorione Fundazuri Iurretako Udaleko zinegotziek. Cikautxo Saria ere banatu zuen Berriatuko kooperatibak.