Zuhaitz Eguna ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak ehundaka ereinotz banatu zituen zapatuan Bermeon, eta hainbat izan ziren Lamerara bertaratu ziren herritarrak horiek jasotzera. Batzuek bakarra hartu zuten, beste batzuek ordea, bat baino gehiago hartu zituzten.
Herritarrak ereinotzak hartzen
Bermeoko Sollube inguruetako mendietako ereinotzak dira, hain zuzen, banandu dituztenak; bertan batu baitzituzten haziak, 2012. urtean.
Ereinotzak ondo drainatutako lurrak behar ditu, lehenengo urteetan izozteetatik babestuta egon behar da, eta egutera gustuko du. Aldunditik azaldu dutenez, ereinotzak aukeratu dituzte banatzeko, sukaldean eta sendabelar moduan erabil daitezkeelako.
Aldundiak 4.500 ereinotz landare banatu ditu Bizkaiko zazpi udalerritan; horien artean egon da Bermeoko banaketa.
Herritarrak ereinotzak hartzen