Alde Zaharra dinamizatzea helburu, Alde Zaharra bizirik elkarteak lehenengo lapiko txapelketa antolatu zuen zapatuan, lehenengoz. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, eta 15 parte hartzaile izan ziren lehenengo edizioan.
I. lapiko txapelketako sariduna. Argazkia: Zubigane taberna
Txapelketako indaba gozoenak armintzarrek egin zituzten;
Temple izeneko taldeak, hain zuzen ere. Galdakaotik etorritako taldeak jaso zuen bigarren saria, eta hirugarrena, berriz, Gernika-Lumoko talde batek. Bermeotarrek prestatutako indabarik gozoenak
Ez dakigu hobeto egiten izeneko taldeak egin zituen.