Pello Bilbao, Alejandro Valverde eta Joni Silva Barando, atzoko etapa bukatzean. Argazkia: Gaztela eta Leongo itzulia
Atzo bukatu zen Gaztela eta Leongo XXXI. Itzulian,
Pello Bilbao gernikarrak
bigarren postua lortu zuen sailkapen nagusian. Movistarreko Alejandro Valverdek irabazi zuen itzulia eta Efapel taldeko Joni Silva Barando izan zen hirugarrena. Bilbao liderretik 30 segundora gelditu zen sailkapen nagusian.
“Kontutan eukita nork irabazi deuen oso emaitza ona dela uste dut”, adierazi du Bilbaok. “Helburua podimuean egotea zen eta lortu dut, beraz gustora nago lortutako emaitzarekin”, gehitu du Caja Ruraleko txirrindulariak.
Barikuan 166,3kilometroko
lehen etapan, Bilbaok bigarren postua lortu zuen. Lasterketa azken esprintean erabaki zen, Bilbaok eta Carlos Betancur kolonbiarrak burutu zuten azken saiakeran eta gernikarra lehen sailkatutik lau segundora gelditu zen.
Atzo egin zuten 161,4 kilometroko hirugarren eta azken
etapa erreginean erabaki zen lasterketako sailkapen nagusia. Bilbaok laugarren postua lortu zuen, etapa horretan lehen sailkatutik zortzi segundotara geldituz eta sailkapen nagusian bigarren postua eskuratuz.
Hurrengo lasterketa, Turkian
Hurrengo domekan hasiko da Turkiako itzulia, eta bertan izango dira Bilbao eta Caja Ruraleko bere kideak.