Urtero egin legez, Matxitxako Elkarteak Matxitxakoko Batailan hil ziren euskal marilenak gogoratzeko ekitaldia egin zuen atzo Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskultura inguruan.
Atzo egindako omenaldia. Argazkia: Irekia/ Eusko Jaurlaritza
Ohi legez, itsas gudariei lorak eskaini zieten bertan bildutakoek. Besteren artean, Eusko Jaurlaritzako bozeramale eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, EAJko senatari Iñaki Anasagasti, Idoia Mendia
PSE-EEko
idazkari nagusia eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bertaratu ziren atzoko ekitaldira.
Erkorekaren esanetan, “eskuzabaltasun handia eta izaera demokratikoa erakutsita, euskal marinel horiek tolerantziarik ezaren defendatzaile sutsuen aurka borrokatu ziren; giza duintasunaren, etikaren zein demokraziaren ikuspegitik borroka hori, eurek irabazi zuten”.