Desfibriladore eramangarri bat.
Era berean, kanpoko desfibriladore automatikoa erabiltzen ere ikasiko dute.
Apirilaren 29an udalerriko Kultur Etxean egingo dute ikastaroa, 17:00etatik 19:30era.
Baina, apirilaren 25a bitarteko epea dago izena emateko.
Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek, udaletxean eman behar dute izena (946 276 198).
Bihotz biriketako berpiztearen zein kanpoko desfibriladore automatikoaren inguruko informazio eta azalpenak ematen ariko dira herriko medikua eta larrialdietako zenbait espezialista. Teoria entzun ostean, ariketa praktikoen bidez ikasiko dute berpiztea zelan egin, eta desfibriladorea erabiltzen.