Julen Ibarguengoitia eta Ander Elortegi, atzo Bermeoko Kafe Antzokian. Argazkia: Bertsozale
Atzo, beteta zegoen Bermeoko Kafe Antozkian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren saioan, Ander Elortegi eta Julen Ibarguengoitia gernikarrak izan ziren lehena eta bigarrena, hurrenez hurren.
Saioaren irabazlea Ander Elortegi Garatea izan da. Horrela geratu ziren puntuazioak: Ander Elortegi Garatea 179,25 puntu, Julen Ibarguengoitia Ordorika 159,5, Aitor Arrutia Azkueta 153, Jone Larrinaga Dañobeitia 147,5, Imanol Arrutia Azkueta 132 eta Dani de Miguel Avecilla 94.
Saioaren gai emalea Olatz Larrinaga Caballero aritu zen. Epaimahaia, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Hurrengo saioa, Erandion
Bestalde, datorren zapatuan Erandion jokatuko Udabarri faseko hirugarren saioa. Bertan izango da Gurutz Uruburu muxikarra. Haregaz batera, bost bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Aitor Esteban, Arrate Ilario, Bikain Urkidi, Illart Gumuzio, Paule Ixiar Loizaga.