Egun osoko egitaraua prestatu du Gazte Asanbladak Gazte Egunerako
11:30ean emango diote hasiera zapatuan jai egunari, Axpe auzoko Otsozulo Gaztetxean. Gaztetxeaz gain, aurten, inguruak ere erabiliko dituzteBusturiko Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du zapaturako. Iaz Gaztetxe Eguna egin bazuten ere, aurten Gazte...
11:30ean emango diote hasiera zapatuan jai egunari, Axpe auzoko Otsozulo Gaztetxean. Gaztetxeaz gain, aurten, inguruak ere erabiliko dituzte
Busturiko Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du zapaturako. Iaz Gaztetxe Eguna egin bazuten ere, aurten Gazte Eguna berreskuratu dute berriro. Aritz Arregi Gazte Asanbladako kidearen esanetan, «baliabide gehiagogaz ibili gara aurten eta denbora gehiago ere izan dugu jai eguna antolatzeko. Hala, Gazte Eguna antolatzeko indartsu gaudela ikusi dugu berriro. Iaz, baliabide faltagatik Gaztetxera mugatu behar izan genuen jaia».Egun osoko egitaraua prestatu dute beste behin ere Gazte Egunerako, goizean hasi eta hurrengo eguneko goizera artekoa. Axpeko Otsozulo Gaztetxea eta inguruak erabiliko dituzte. Modu horretan, Gaztetxe ondoko aparkalekuan jartzen ari dira egunotan eszenatokia. Euria baldin bada, gainera, karpa handi bat ere jarriko dutela azaldu du Arregik. Hala ere, prestatutako jarduera gehienak gaztetxean bertan egingo dituztela jakinarazi dute.
Gaztetxean bertan emango diote hasiera egunari, eta ondoren, umeek aukera izango dute puzgarrietan ondo pasatzeko. Bazkaldu aurretik, Tukatukada Gernika-Lumoko batukada taldeak girotutako poteoa egingo dute Axpe auzotik. Izena ematen duten horiek, berriz, Gaztetxean egingo duten bertso bazkarian parte hartu ahalko dute; Elortegi, Julenpo eta Mikelo bertsolariek parte hartuko dute. Ostean, txapelketen txanda izango da.
Arratsaldean, kalera aterako dira berriro Elektromatxino elektrotxarangagaz, eta kontzertu eta musika jartzaileekin goizaldera arte dantzatzeko aukera izango dute Gazte Egunera bertaratzen diren horiek.