Gernikako Zallo hilerrian egin zuten omenaldia. Argazkia: Ander Zarraga
Gernika-Lumoko kartzela-ospitale militarrean hildako
270 presoak omendu dituzte, II Errepublika aldarrikatu zen 85. urteurrenaren egunarekin batera.
Zalloko hilerrian, zendutakoen izenak biltzen dituen plakaren aurrean egin dute Gernikako
Piper Gorri taldeak antolatutako omenaldia.
Errepublikaren ereserkiarekin hasitako omenaldian, Santanape aldean kokatzen zen Kartzela-ospitale militarrean izan zirenek jaso behar izan zituzten zailtasunak deskribatu dituzte. Ondoren, bertan lurperatutakoen izenak irakurri dituzte, lore eskaintza batez eta bost minutuko isiluneaz jarraituta.
«Gertaera penagarri hau ezin dugu ahaztu. Historiaren harian bere lekua eman behar diegu askatasunaren alde egin zutenei.
Memoriari eutsi behar diogu», adierazi dute Piper Gorri taldekoek hitzaldian.