Errepresaliatu ohiek domekan Bilbora joateko deia egin dute
Presoak euskal herriratzea eta etxeratzea eskatuko dute 12:00etan La Casillatik abiatuko dn manifestazioan. Lea-Artibai eta Mutrikutik autobusak aterako diraEuskal preso politiko eta iheslarien euskal herriratzea eta etxeratzea eskatzeko manifestazioa ...
Presoak euskal herriratzea eta etxeratzea eskatuko dute 12:00etan La Casillatik abiatuko dn manifestazioan. Lea-Artibai eta Mutrikutik autobusak aterako dira
Euskal preso politiko eta iheslarien euskal herriratzea eta etxeratzea eskatzeko manifestazioa deitu dute domekarako. Bilbon izango da, eta 12:00etan hasiko da, La Casillatik. Busturialdeko, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko errepresaliatu ohiek ere deialdiarekin bat egiteko eskatu diete herritarrei. Lea-Artibaiko zenbait herritatik eta Mutrikutik, gainera, Bilbora joateko autobusak aterako dira. Hain zuzen, Lekeitiotik, Markina-Xemeindik, Ondarroatik eta Mutrikutik aterako dira autobusak, eta izena eman daiteke ohiko lekuetan.Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera izango du goiburu domeka eguerdian Bizkaiko hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioak. Espainiar eta frantziar estatuek Euskal Herriari luzaroan bere geroa eraikitzeko aukera bahitu diotela salatu dute manifestazioa deitu duten mila eta bostehun errepresaliatu ohi baino gehiagok. Molde politiko eta demokratikoetatik aurrera egiteko erabakia irmoki babesten dutela dio deitzaileek sinatutako manifestuak, baina estatuen aldetik espero ez zuten «jarrera bortitza» jaso dutela.
Jendartea engaiatu
Diotenez, estatuak dira gaur egun helburu politikoak eskuratzeko indarkeria darabiltenak: «Euskal preso eta iheslari politikoen aurkako bortizkeria, jazarpena, zigor erantsiak… Bahitu politiko gisa dituzte, salbuespen neurriak ezartzen dizkiete, eta haienarekin batera beren senideen sufrikarioa areagotzetik etekin politikoa atera nahian ari dira Madril eta Parisetik».
Euskal preso eta iheslarien etxeratze bidea abian dela, eta, bide horretan, euskal jendartearen engaiamendua indarberritu behar dutela uste dute preso eta iheslari ohiek. «Salbuespenezko legedia astindu beharra dago, sakabanaketa bukatu. Gehiengo sozial zabalak eraginkortu beharko du irekitako eskenatoki berria, ustel ez dadin», diote.
Horrek alde askotako konpromisoak eskatzen dituela argi dute, eta beraiena aldarrikatuko domekan: «Euskal preso politikoen euskal herrirratzea eta etxeratzearen aldeko lanean murgiltzera gatoz. ‘Aski da!‘ ozenki aldarrikatzera».