Zuhaitz Eguna ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak
4.500 ereinotz landare banatuko ditu Bizkaiko zazpi udalerritan; horien artean dago Bermeo.
Zapatuan, 12:00etan egingo dute banaketa. Jakinarazi dutenez, herriaren erdigunean kokatutako duten furgoneta batek egingo du banaketa. Landareak kartoizko lorontzi txiki batean banatuko dira, eta horiek zaintzeko jarraibideak ere emango dituzte.
Atzo, Berangon banatu zituzten ereinotzak. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Kanpainaren helburua
herritarren artean kontzientzia piztea dela azaldu dute foru aldundtik: “Argi eduki dezagun zuhaitzak landatzea zein onuragarria den gure ingurunerako”. Era berean, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak, gizarteari, baina bereziki haur eta gazteei gogorarazi gura die zuhaitz espezieek duten balioa.
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatu Elena Unzuetaren esanetan, “aldundiak 350.000 zuhaitz inguru landatzen ditu urtean, Bizkaiko mendi publikoetako 300 hektareatan”.
Sollubeko ereinotzak
Bizkaiko Foru Aldunditik azaldu dutenez, Bermeoko
Sollube inguruetako mendietakoak dira banatuko dituzten ereinotzak; bertan batu baitzituzten haziak, 2012. urtean.
Ereinotzak ondo drainatutako lurrak behar ditu, lehenengo urteetan izozteetatik babestuta egon behar da, eta egutera gustuko du.
Diotenez, ereinotzak aukeratu dituzte banatzeko,
sukaldean eta sendabelar moduan erabil daitezkeelako. Gainera, espezio sinbolikoa dela azaldu dute, “gure baserrietako bizitzari oso lotuta dagoelako; antzina,
espiritu txarrak uxatzeko erabiltzen zen”.