Iaz, emakumezkoetan Zuriñe Frutos nagusitu zen. Haregaz batera, Laura Carrillok eta Leire Monasteriok osatu zuten podiuma. Argazkia: Hodei Madariaga.
Hilaren 23an izango da Gautraila eta herrikrosa.eus helbidean eman behar da izena.
Hala ere,
arratzugautrail.blogspot.com.es probaren blogean badago lotura orrialde horretara.
300 parte hartzailerentzako muga dago, eta momentuz, 80 bat pertsona apuntatu dira.
Federatuek 13 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, berriz, 15 euro. Antolatzaileek zehaztu dutenez,
frontala eroatea beharrezkoa da.
18 kilometro inguruko martxa eta lasterketa izango dira, eta partaide guztiek batera ekingo diete probari.
21:00etan Arratzuko Loiola auzotik irtengo dira; udaletxe aurreko plazan izango dute irteera eta helmuga.
Iaz mutiletan, Gaizka Aretxagak irabazi zuen, eta haren atzetik, Jose Gabriel Ruiz eta Aritz Martin Arrolapeko kidea sailkatu ziren. Argazkia: Hodei Madariaga.
Gauez egiten den proba denez, zailtasun handiko proba da, eta partaideek 920 metroko desnibel positiboari aurre egin beharko diete.
Zozketak
Gautrailean parte hartuko duten guztiek jasoko dute kamiseta bana.
Gainera, Arratzuko Herriko Tabernaren eskutik, bi pertsonentzako menua zozkatuko dute. Eta Forum Sport Gernikak emandako materiala ere zozkatuko dute.
Erakustaldia eta hitzaldia
Gaueko proba bada ere, aurten arratsalderako pare bat ekintza prestatu dituzte antolatzaileek. 16:30ak aldera
Arratzuko Piratak Herri Kirol Klubeko kideek herri kirol erakustaldia emango dute plazan.
Ondoren, 18:30etatik aurrera,
Alex Txikon alpinista bizkaitarrak berbaldia emango du. Bere bizipenekin gozatzeko aukera egongo da, Eskolako aretoan.