Kafe Antzokian egingo dute 2016ko Bizkaiko Bertsolari txapelketaren Udabarriko fasearen bigarren saioa. 18:00etatik aurrera, sei bertsolari ariko dira bertsotan.
Tartean, Ander Elortegi Garatea eta Julen Ibarguengoitia Ordorika gernikarrek kantatuko dute oholtzan. Horiekin batera, lau bertsolari hauek lehiatuko dute bigarren kanporaketa: Aitor Arrutia Azkueta, Dani de Miguel Avecilla, Imanol Arrutia Azkueta eta Jone Larrinaga Dañobeitia.
Bertsolariek Udabarriko fase honetan, hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian, eta beste hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian kantatuko dituzte lehendabizi. Gero, launa kopla ofiziotan egin beharko dituzte, lauko handian, eta amaitzeko bakarkako lana izango dute, gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean.
Vidal nagusi 1.go saioan
Aurreko domekan ekin zioten Berrizen Udabarri faseari, eta Peru Vidalek irabazi zuen lehen kanporaketa, 178,25 puntugaz. Aitor bizkarra eta Beñat Romero bigarren eta hirugarren geratu ziren, hurrenez hurren, 176,75 eta 163 puntugaz.
Lander Ibarluzea
Aitxulua etxebarritarra laugarrena izan zen, 159,5 puntugaz. Mikel Galarza eta Iñaki Lersundi ondarrutarra bosgarren eta seigarren sailkatu ziren, 146,25 eta 130 puntugaz.
Lersundik Ondarroan martxoan gertatutako ezbeharrak izan zituen gogoan agurrean.
Domekan Berrizko Kultur Etxean egin zuten lehen saioa. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.