Hilaren 18tik aurrera egin daiteke Gernika-Lumon trakzio mekanikodun ibilgailuen zergaren borondatezko ordainketa, eta ekainaren 18an amaituko da epea. Ordainagiria helbideratuta duten herritarrei ere epe horretan kobratuko die udalak zerga.
Borondatezko ordainketa egin gura dutenek herriko edozein banku-erakunde laguntzaileren bulegoetan egin dezake, etxean jasoko duen ordainagiria aurkeztuta.
Borondatezko ordainketa epearen barruan egin ezean, zenbatekoa errekarguarekin kobratuko die udalak.