Gernika-Lumoko ikastetxeak, ikastetxeetako guraso elkarteak, Osasunsarea eta Udala ari dira Eskola Bidea prestatzen, elkarlanean. Herriko umeek eskolara oiez, patinetean zein bizikletan joateko bide segurua garatzen ari dira, eta hurrengo batzarra eguenean egingo dute. 18:00etan batuko dira, Astran. Herritarren parte hartzea bultzatu gura dute, azaldu dutenez, Eskola Bidea umeentzat ez ezik, herritar denentzat izango da onuragarria.
Ikasleei bide seguru bat eskaintzea du helburu Eskola Bideak. Handi zein txiki, herriko umeek ere esparru publikoa berreskuratu ahal izateko eta beraien autonomia zein irudimena garatzeko aukera emango dien bidea diseinatu gura dute. Eskolara lagunekin joateko aukera emango die proiektuak, baita herriarekin zein herritarrekin harremantzeko ere.