Errefuxiatuentzat 8.000 euro batu ditu Gerrarik ez plataformak
Calais inguruan dauden dauden errefuxiatuen bizi-baldintza hobetzeko bideratuko dute batuko diruaGerrarik ez- Gernika plataformatik 8.000 euro bidaliko dituzte Frantzia iparraldean Grande-Synthe herrian dauden errefuxiatuen bizi-egoera hobetzeko.Iraile...
Calais inguruan dauden dauden errefuxiatuen bizi-baldintza hobetzeko bideratuko dute batuko dirua
Gerrarik ez- Gernika plataformatik 8.000 euro bidaliko dituzte Frantzia iparraldean Grande-Synthe herrian dauden errefuxiatuen bizi-egoera hobetzeko.
Irailean Iruñean egindako kontzertu batekin hasi zen diru bilketa. Momentu hartan 3.600 euro batu zituen Bat ez da Gitxi elkarteak.
Gernikatik Mundura gobernuz kanpoko erakundetik 1.800 euro jarri zituzten eta azken bi asteetan Gernikan sortu den Gerrarik ez-Ongi Etorri Errefuxiatuak-Gernika plataformatik 2.600 euro batzea lortu dute.
«Hurrengo asteetan gehiago batzea espero dugu, baina errefuxiatuek beharrizanak orain dituzte, beraz batutako 8.000 euroak orain bidaltzea erabaki dugu», azaldu du Gernikatik Mundura elkarteko Jokin Alberdik.
Kanpaleku berria
L´auberge des Migrants elkartea Grande-Synthe herrian eraikitzen ari den kanpalekura joango dira 8.000 euroak.
Bertan Erresuma Batura heldu nahi duten milaka errefuxiatu ari dira pilatzen. La Jungla delako kanpalekutik bota ondoren, Calaisetik 30 kilometrora dagoen herri honetan ari dira familiak hartzeko toki berria eraikitzen.
Elkarte frantsesa MSF eta Grande-Synthe herriarekin lankidetzan dabil inguruan bizi diren milaka errefuxiatuen bizi baldintza negargarriak hobetzeko helburuarekin.
Kanpalekuak jada baditu osasun zerbitzuak, sukalde partekatuak eta eskola bat. Gernikatik bidaliko den dirua etxolak eraikitzeko erabiliko dute L´auberge des Migrants elkartekoek
Elkartasuna zabaltzen
Muxikako Erdu Gazte Asanbladakoek erropa bilketa antolatu dute Siriako eta Greziako errefuxiatuentzat.
Bilketa martxoaren 28 arte egingo da Eleizaldeko lokalean jarri duten edukiontzi batean.
Antolatzaileek arropak, oinetakoak, haur-kotxeak eta motxilak bezalakoak behar dituztela azaldu dute. Zalantzak argitzeko 645 721 665 telefonoa jarri dute.