Gernika-Lumoko Sarek antolatuta, sakabanaketari ezetz esateko hainbat ekitaldi egingo dituzte herrian. Modu batera zein bestera, herritarrek egun horrekin bat egiteko aukera izango dute.
Dispertsioa ezagutzera emateko, sakabanaketaren liburuxkak banatu zituen iaz Sarek/Argazkia: Kostan Delgado
Hurbildu gaitezen, hurbildu daiguzan lelopean, egun osoko egitaraua antolatu dute, eta herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko. Arrano, Ospa eta Aterpe tabernetan eros daitezke, baita Astran ere. Ikasle eta langabetuentzako prezioa 12 eurokoa da, eta 15 eurokoa langileentzako.
Ostean, arratsaldean hasita, hainbat kontzertu izango dira herriko tabernetan. Gauean, Iparragirre rock elkartean ere kotzertuak izango dira.
Apirilaren 9a. Egitaraua:
–
12:00. Herri kirolak Pablo Picasso kalean. (Arratzuko piratak).
–
13:00. Bertso poteoa, Picasso tabernatik hasita: Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra, Etxahun Lekue eta Ibon Ajuria.
–
15:00. Bazkaria. Astran.
–
18:30. Kontzertuak tabernetan.
- 18:30. Urdaibai Folk Lagun Etxea tabernan.
- 19:10. Dientes de Luna, Arima tabernan.
- 19:50. Sei zoro, Artza tabernan.
- 20:30. Tooth, Ospa tabernan.
- 21:10. Versus, Arrano tabernan.
- 21:50. Primeros auxilios, Aterpe tabernan.
- 22:30. Jaime Alvarellos & Batiz, Zeppelin tabernan.
- Gauez, Dj-a Irrintzi tabernan.
- 23:00. Kontzertuak Iparragirren: No Konply eta Leihotikan. Sarrera: 5 euro.
- 02:00: Dj Txaparron, Zaplast tabernan.