Kazetaria lanbidez,
Silicon.es atariko erredaktore burua da Nerea Bilbao. Gernika-Lumon sortua, 29 urterekin eskarmentua du komunikabide eta enpresa handien munduan. Internetek arrakasta izateko aukerak demokratizatu dituela dio Bilbaok. Medioak eta irakurleak lehenengoz parez pare daudela dio, eta boterea, gaur egun, kontsumitzaileen esku dagoela.
Noiz eta zergatik egin zenuen informazio teknologietara jauzia?
Egia esateko, IT sektoreak aukeratu ninduen ni. Madrilen ikasten nintzela hainbat enpresatan aritu nintzen.
Silicon.es komunikabidean bekadun legez sartu nintzen, eta han izan nuen lehenengoz teknologia eta enpresen munduko kazetaritzan lan egiteko aukera. Segituan ohartu nintzen industriak zuen indarrarekin, baita gainontzeko sektore ekonomikoengan eta sozialengan duen eraginarekin ere.
Gaur egungo kazetaritza ereduan, ITei dagokienez, zein da hutsunerik handiena?
Kazetaritzak teknologiari esker eboluzionatu du, eta gero eta gehiago dira estrategia digitalen aldeko apustua egin duten enpresak.
The Independentek jakinarazi du dagoeneko papereko edizioa kenduko duela;
El Paisek ere esan du pauso hori emango duela etorkizunean. Paperarekiko erromantikoak garenoi min ematen digun arren, esan beharra dago errealitate horrek guk uste baino aukera gehiago ematen dituela. Arazo nagusia da, hain zuzen, pentsatzea teknologiaren erruz kazetaritzak bereak egin duela eta IT erremintak mehatxu bat direla. Kalitatezko kazteraritza jasangarri bat bilatu beharko genuke, eta horren alde egin. Tresna eta bitarteko digitalak kazteraritzaren izarea berrezartzeko erabili ditzagun, eta ez berau lurperatzeko.
Gaur egungo ekonomia ereduan, kazetaritza mota horrek zelako garrantzia du?
Kazetaritza digitala finantzatzeko eredu errentagarriago bat bilatzen gabiltza. Gaur egun finantziazio hori publizitatean oinarritzen da batez ere, baina eredu horretan geratzea errore bat litzateke.
Ad blockerrak edo webguneetako publizitatea ezkutatzen dituzten erremintak arazo bat dira. Kontzeptu berri bat da, eta hainbat buruhauste sortzen dizkie webguneetako edukien sortzaileei. Erabiltzaileak iragarkiak blokeatzeko eskubidea badu eta diru sarrerak nire webguneko iragarkiak ikusten dituen jende kopuruaren araberakoak badira, nola finantzatuko dut nire negozioa? IT sektoreko guruek ere ez dakite zein den jaritu beharko litzatekeen eredua. Amazoneko buru Jeff Bezos, esaterako, ecomerce-ren sortzaile gisa ezagutzen da.
Washington Post eta
Bussines Insider atari digitala erosi zituen duela zenbait urte; hala ere, oraindik ez du egin estrategia digital berritzaile baten aldeko apusturik. Inperio mediatiko handienen jabea Rupert Murdochek ere ez du asmatu. iPad-etan irakurtzeko egunkari bat diseinatu zuen, eta bere saiakerak porrot egin zuen produktua sortu eta gutxira.
Ziberbotereak zure interesa piztu du. Zergatik? Nolako eragina du egunerokotasunean?
Teknologia eta botere zirkuluen arteko harremanari egiten dio erreferentzia ziberbotereak. Betidanik gertatu izan da. Internet militarrek asmatu zuten, gerrako beharrizan estrategikoei aurre egiteko. Bestalde, Google bilaketetan gure arrastoa ezabatzea ahalbidetzen duten legeek, edota Europako Parlamentuak onartutako Datuen Babeserako legeak kontuan hartuz gero, teknologiarekin zerikusia dutela ohar gaitezke. Snowden kasua ere adibide bat da. Mundu zabaleko Gobernuek IT enpresa handiek sortzen dituzten teknologia tresnak erabiltzen dituzte herritarren arteko komunikazioak kontrolatzeko eta gordetzeko; bai telefono deiak izan dota kreditu txartelekin egindako erosketak, kasurako. Hori gertatzen ari da, eta eta zerikusi zuzena du teknologia erreminten zabalkunde eta optimizazioarekin.
Euskal Herrian jarriko dugu fokoa. Europarekin alderatuta, Informazio Teknologietan atzetik tiraka goazela ematen du. Horrela al da? Zer hobetu behar da edo hobetu daiteke?
Nire ustez, lehia digitalari etekina ateratzeko ezinbestekoa da pentsamoldea aldatzea. Arriskuaren beldurarengandik urrunduko den eredua bultzatu behar da. AEBetan porrot egitea modu baikorrean hartzen dute; huts egiteetatik ikasi eta indartuta ateratzeko aureka bezela ikusten dute. Euskal Herrian porrot egin duten ekintzaileek ziuraski arazoak izango dituzte banketxe batean beste proiektu bat finantzatzeko kreditu bat eskatzeko. Beraz, pentsamolde hori aldatzea ezinbestekoa da.
Beraz, enpresen eta ekonomiaren garapenerako ezinbestekoa da berritzailea izatea eta aurrerapen teknologikoekin bat egitea. Hala ere, euskal instituzioen aldetik, inbertsio eta erraztasun nahikorik ematen dela uste duzu?
Euskal Herriko laguntzei buruzko datu nahikorik ez dut. Hala ere, Madrilgo instituzioetatik ezarritako politikekin eta harremana dudan enpresa multinazionalekin izan dudan esperientzia kontuan hartuta, esan behar dut beharrezkoa ikusten dudala berrikuntzaren aldeko apustua egitea. Gaurko inbertsioa aberastasuna da etorkizunean. Gaitasun handiak ditugu, gorde eta zaindu beharrekoak, etorkizunerako garantia direlako.
Enpesa txiki-ertainei begiratuta, teknologietan gehiago inbertitzeak lagunduko lioke ekonomia hazkundeari?
Enpresa horiek dira iraultza digitalaren onuradun handienak. Orain urte batzuk datuen analisirako software bat, esaterako, garestiegia da. Gaur egungo SaaS-en bitartez (Sorftware as a Service) tresna horiek alokatu daitezke prezio onean. Tresna horiei esker, enpresa txikiek ere beren zerbitzuen analisia egin dezakete, eta beraien produktua erosten dutenen bezero mota ezagutu. Horrela, eroslearen profila jakin eta estrategiak diseinatu ditzakete. Bestalde, produktuak Interneten saltzeak ere onurak ekarri dakizkieke enpresa txiki-ertainei.
Informazioa, teknologia eta komunikazioa. Garatzeko ahalmena mugatuta dute zenbait komunikabidek; euskarazkoek, esaterako, bizirauteko laguntzen beharra dute oraindik. Informazioa komunikabide handien monopolioa izatera hel tzeko arriskua ikusten duzu?
Alderantziz, Internetek arrakastarako aukerak dekokratizatu ditu. Gaur egun espezializatutako blog asko daude, baliabide ekonomiko murritzekin. Lehenengoz medioak eta irakurleak parez pare daude, elkarrekintzarako ahalmena errealitate bat da, eta beheralakoa. Edukien kontsumitzaileak oso zorrotzak dira, kalitatea baloratu eta saritu egiten dute, eta errespetu zein profesionaltasun falta zigortu. Boterea enpresa handietatik azken kontsumitzaileen eskuetara igaro da.
Euskal Herria bezalako herrialde txikiek galtzeko ala irabazteko lukete mundu globalizatu honetan?
Dudarik gabe, aukerez beteriko aro berri batean gaude; baina, aldi berean, momentu berri hau kontetgaitza ere bada. Industriak daraman erritmoa oso azkarra da, eta zur egon beharra dago aurrera egiteko. Bide horretan, ekimen publiko-pribatuen babesa ezinbestekoa da.