8.000 euro bidaliko dituzte Frantzia iparraldean Grande-Synthe herrian dauden
errefuxiatuen bizi baldintzak hobetzeko.
Siriako errefuxiatuak /acnur.org
Irailean Iruñean egindako kontzertu batekin hasi zuten diru bilketa. Momentu hartan 3.600 euro batu zituen
Bat ez da Gitxi elkarteak.
Gernikatik Mundura gobernuz kanpoko erakundeak 1.800 euro jarri zituten eta azken bi asteetan
Gernika-Lumon sortu den
Gerrarik ez-Ongi Etorri Errefuxiatuak-Gernika plataformak 2.600 euro batzea lortu du.
«Hurrengo asteetan diru gehiago batzea espero dugu, baina errefuxiatuek beharrizanak orain dituzte; beraz, batutako 8.000 euroak orain bidaltzea erabaki dugu», azaldu du Gernikatik Mundura elkarteko
Jokin Alberdik.
L´auberge des Migrants elkartea Grande-Synthe herrian eraikitzen ari den kanpalekura bideratuko dituzte 8.000 euroak. Bertan, Erresuma Batura heldu nahi duten milaka errefuxiatu ari dira pilatzen.
La Jungla delako kanpalekutik bota ondoren, Calaisetik 30 kilometrora dagoen herri horretan ari dira familiak hartzeko toki berria eraikitzen.
Elkarte frantsesa MSF eta Grande-Synthe herriarekin lankidetzan dabil inguruan bizi diren milaka errefuxiatuen bizi baldintza negargarriak hobetzeko helburuarekin.
Kanpalekuak jada baditu osasun zerbitzuak, sukalde partekatuak eta eskola bat. Gernikatik bidaliko den dirua etxolak eraikitzeko erabiliko dute L´auberge des Migrants elkartekoek.
Muxikako Erdu Gazte Asanbladak, bestalde,
erropa bilketa antolatu du Siriako eta Greziako errefuxiatuentzat.
Bilketa
martxoaren 28 arte egingo dute, Eleizaldeko lokalean jarri duten edukiontzi batean.
Antolatzaileek arropak, oinetakoak, haur-kotxeak eta motxilak bezalakoak behar dituztela azaldu dute. Zalantzak argitzeko 645 721 665 telefonoa jarri dute.
Ajangizeko
Maier enpresak ere bilketa hasi du, errefuxiatuak lagundu asmoz. Hala, zapatak, umeak garraiatzeko motxilak eta umeen karroak batzen dabiltza.
Gernikako
Bat ez da gitxi ekimenak ere arropa bilduko du. Hain zuzen,
etxez etxeko zerbitzua emango du Aste Santuan. Furgoneta batekin, arropa batzen ibiliko dira eguen, bariku, domeka eta astelehen arratsaldean.