Palestina, Sahara eta Hegoamerikarekin elkartasuna erakutsiko dute bigadistek. Argazkia: Aitzol Lasa
Martxoaren 29an Astran eta
30ean Bermeoko Kabidxen aurkeztuko dituzte
2016ko Brigada Internazionalistak.
Askapenak antolatuta, Mexiko, Venezuela, Brasil, Argentina, Uruguai, Bolivia, Palestina, Sahara, Grezia, Sardinia, Katalunia eta Andaluzia izango dira aurton nazioarteko elkartasuna garatzeko aukeratu diren herriak.
30 urtetan milaka izan dira brigada internazionalistetan elkartasun internazionalistak zabaldu dutenak.
Aurton ere deialdia egin dute , batez ere Hegoamerikan, Palestinara eta Sahararekin elkartasuna zabaltzeko boluntarioak joan daitezen.
2016ko brigaden antolaketa Askapenako lau militanteren epaiketaren testuinguruan egin da. Auziperatuek epaiketa izan zuten eta sententziaren zain daudela. Askapena bera ilegalizatzeko aukera ere daude auzian.
Brigadetan izena emateko epea martxoaren 31an bukatuko da. horretarako helbide hau gaitu dute Askepenakoek: brigadak@askapena.org.