Gaztelugatxeko San Juanek turista asko eta asko erakartzen ditu. Joan den urteko abuztuan, 10.810 lagun pasatu ziren bertan kokatuta dagoen informazio puntutik. 2014an,
zazpi mirari naturalen artean lehenengoa izendatu zuten. Hara joateko, baina, garraio publikorik ez dago. Horregatik, Bermeoko Udalak Aste Santuko oporraldian Bermeotik Gaztelugatxera joateko
autobus zerbitzua eskaintzea erabaki du.
Gaztelugatxeko San Juan
Bermibusa izango da, hain zuzen ere, zerbitzu hori eskainiko duena. Irune Ormaetxea Merkataritza eta Turismo zinegotziaren arabera, “
turismo iraunkorra bultzatu aldera, uste dugu garrantzitsua dela garraio publikoan Gaztelugatxeko San Juanera joateko aukera ematea”.
Ormaetxeak gogorarazi duenez, Turismoko Plan Estrategikoa garatu izan da herritarrekin batera. Horretan, besteren artean, Gaztelugatxeko San Juanek Bermeoko turismoa bultzatzeko eskaintzen dituen aukerak landu beharra zeudela ondorioztatu zen: “Hori lortzeko garraio publikoa jartzea neurrietako bat da. Aldi berean, gainera, beste zenbait ekimen lantzen ari gara Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera”.
Eguenean, barikuan, domekan eta astelehenean Bermbisa
Bermeotik honako orduetan aterako da:
11:00etan, 13:00etan, 15:00etan eta 17:00etan.
Gaztelugatxetik Bermeora, aldiz, honakoetan:
11:15ean, 13:15ean, 15:15ean eta 17:15ean. Zapatuan, Bermeotik 15:00etan eta 17:00etan abiatuko da, eta Gaztelugatxetik 15:15ean eta 17:15ean.
Geralekuak honakoak izango dira: Lamera, Zubiaur Tar Kepa, Matxitxako bidea, Matxitxako eta Gaztelugatxe.
Aita Guria baleontzia zabalik
Bestalde,
Aita Guria baleontziak ateak zabaldu dituela gogorarazi dute. Aste Santuko oporraldian
bisita gidatuak egiteko aukera eskainiko dute,
euskaraz zein gazteleraz. Jakinarazi dutenez, joan den abuztuan 1.000 lagun baino gehiago egon ziren XVII. mendeko balezaleen bizimodua erakusten duen baleontzian.
Aste Santuko oporraldian, gainera, bisitariek Bermeoko udal
azokako aparkalekua 10:00etatik 22:00etara erabili ahalko dutela azaldu dute.