Elantxobeko Udalak zenbait hobekuntza egingo ditu
Arrantzaleen kofradiaren lursailen behin betiko esleipenak onartu ditu
Aurreikusitako hobekuntzen artean, udaletxearen teilatua eta aurrealdea konponduko dituzte, eta denboraleen ondorioz kaltetutako kiroldegia ere atonduko dute. Era berean, aterpetxean ere hobekuntzak egitea aurreikusten dutela jakitera eman dute.
Herrirako garrantzitsuak diren inbertsio horiek egiteko udalak diru-laguntzak eskatuko dizkie Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.
Udal eraikina birmoldatzeko Eusko Jaurlaritzako Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailera joko dute. Bestalde, denboraleen ondoriozko kalteak konpontzeko Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko dio laguntza ekonomikoa.
Hezetasun arazoak
Udal eraikinaren aurrealdea guztiz hondatuta dago, eta baita teilatua ere, hezetasun arazoak eraginez.
Bestalde, udal kiroldegiko biltegia lekuz aldatzea erabaki dute. “Denboraleek eragindako kalteen konponketak suposaturiko inpaktu ekonomikoa saihestea du helburu udal gobernu taldeak”.
Aterpetxean eta inguruko kale-argietan zein Atalaia 4. eraikinean ere hobekuntzak egingo dituzte, denboraleek eta haizete gogorrek sorturiko kalteak konpontzeko.
Urte osorako lan-poltsa
Bestalde, azken osoko bilkuran urte osorako lan-poltsa bat sortzea onartu dute. Azaldu dutenez, udaleko langileen bajak, oporraldiak edo udan sortu litekeen lan gainkargak betetzeko baliagarri izango da.