Objektu batek erabilera gehiago izan ditzakeelako, bigarren eskuko azokak antolatu dituzte Busturian eta Mundakan. Apirilaren 2an, zapatuan, egingo dute Mundakan; Busturian, berriz, apirilaren 3rako antolatu dute, domekarako
Bigarren eskuko azoka, Busturian
Busturiko azokan, Altamira auzoan jarriko dituzte salmahaiak. Erabilitako gauzei irtenbidea eman gura dieten horiek, aurretiaz eman beharko dute izena 94-617 10 04 telefono zenbakira deituta.
Bigarren eskuko azoka, Mundakan
Bigarren eskuko gauzak saltzeko edo trukatzeko aukera egongo da Mundakan ere. Parte hartu gura dutenek, 677 002 608 (Mili) telefono zenbakira deitu beharko dute erreserba egiteko. Edozein gauzarekin parte hartu daiteke azokan, janaria eta abereak izan ezik, «debekatuta daude». Azokara eroaten diren gauzak, bestalde, egoera onean egon beharko dutela azaldu dute antolatzaileek.
Mundakako plazan jarriko dituzte salmahaiak, 10:00etatik aurrera.