Sollube 707 mendizale taldeak herriko txoko ezkutuak erakusteko irteera ezberdinak antolatzen ditu urtean zehar. Oraingoan, landabideetatik ibili dira 25 lagun inguru.
Mendi irteeran parte hartu zuen taldea, Eskobadiko txabolan
Ibilbidean, Eskobadiko txabola, Jentilatxetak eta Oiangortako zubia eta errota ezagutzeko aukera izan dute parte hartzaileek.
Gehienek ez zituztela gune horiek ezagutzen azaldu dute antolatzaileek, «eta gustura» ibili direla esan dute.
Eskobadiko txabola Bermeon geratzen den bakarra da, Jentilatxetako errekaren iparraldean kokatuta dago.
Jentilatxetak, harearrizko gailur bat da. Inguruko materialak baino gogorragoa izanik, zutik mantentzen da. Haitz nagusitik askatutako neurri handiko harri puska ugari ikus daitezke pareje horretan. Aipatzekoa da
gailurrean dagoen leizea.
Oiangortako zubiak, berriz
, Bermeo eta Mungiako eremuak lotzen ditu. Zubi horretatik igarotzen zen
antzinako Bilborako errepide zaharra.
Oiangortako errota, Jose Abaroak eraiki zuen XIX. mendearen lehen zatian. 1.862ko agiriek dioetenez,
bi errota izan zituen. Gaur egun, jausita dago.