Santa Teresa Jesusenaren idazlanak euskaratu ditu Luis Baraiazarrak
Bizkaiko Foru Aldundiko eta Markina-Xemeingo karmeldarren laguntzagaz itzuli ditu idazlan guztiak. 2.000 orrialdeko itzulpena egin duSanta Teresa Jesusenaren jaiotzaren V. mendeurrena gogora ekartzeko asmoz, Luis Baraiazarra karmeldar eta ohorezko eusk...
Bizkaiko Foru Aldundiko eta Markina-Xemeingo karmeldarren laguntzagaz itzuli ditu idazlan guztiak. 2.000 orrialdeko itzulpena egin du
Santa Teresa Jesusenaren jaiotzaren V. mendeurrena gogora ekartzeko asmoz, Luis Baraiazarra karmeldar eta ohorezko euskaltzainak, bere idazlan guztiak euskarara itzuli ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskal Herriko Karmeldarren eta Markina-Xemeingo Karmeldarren laguntzagaz.2.000 orrialdeko itzulpena, atzo aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Liburutegian egin zen ekitaldian. Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari nagusiak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta aitzinsolasaren egileak, Julen Urkiza ikertzaile eta idazle karmeldarrak eta Luis Baraiazarra Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztien itzultzaileak hartu zuten parte.
Lanak
«Santa Teresa Jesusenaren obrak garrantzi eta eragin handia izan zuen erdal letretan. Horrela, bere obra guztiak euskarara itzulita, garrantzi handiko ekarpena egin da euskararen lexikografiaren eta morfologiaren mesedetan», esan zuen Ana de Castrok.
Liburuak jasotzen dituen lanak ere azaldu zituen Luis Baraiazarrak. Bizitza Liburua haren obra guztietan ospetsuena dela aitatu zuen eta Perfekzio Bidea, berriz, adituek diotenez, Teresaren lumaren emaitzarik finena dela azaldu zuen. «Beste inon baino argiago eta zehatzago azaltzen ditu bertan Jainkoarekiko maite-harreman barnekoia, helburu apostolikoa duen kontenplazio-ideala».
Barne Gazteluari dagokionez, preziatuetan preziatuena dela nabarmendu zuen itzultzaileak eta Fundazioak, Teresaren obretatik azkena, hil baino egun batzuk lehenago burutu zuenari buruz bestalde, tarteka-marteka idatzi zuela azaldu zuen, bere bizitzaren azken hamar urteetan barrena, 1573tik 1582ra bitartean. Gutunak, ostera, batez ere komunikatzeko idazten zituela argitu zuen karmeldarrak. Azkenik, Arimako Kontakizunak jainko-maitasunari buruzko gogoetak, olerkiak eta obra txikiagoak direla jakitera eman zuen.