Zapatuan, San Jose eguna eta aitaren eguna ospatzeko, ekimen berezia antolatu du Berazelek, Bermeoko Azokako Elkarteak. Hain zuzen ere, bertoko produktuen dastaketa egingo dute.

Otzarak edukiko dituen produktuak
Hala, 10:00etatik 14:00etara udal azokara bertaratzen diren horiek, bertoko produktuak dastatu ahalko dituzte azokako postu guztietan. Azokan eskaintzen diren lehen mailako produktuak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Bestalde, 130 euro balio duen otzara baten zozketa ere egingo dute. Azokako dendariek eskaintzen dituzten kalitatezko produktuekin osatutako otzara da zozkatuko dutena. Aste guztian egindako erosketen tiketagaz parte hartu ahalko da zozketa horretan.