Iñaki Goioaga Auzitegi Gorenak epaitzea baimendu du Senatuak
Euskal presoen abokatu den Iñaki Goioaga Munitibarko bizilaguna epaitzeko Auzitegi Goreneko epaile Miguel Colmeneroren baimen eskaria onartu berri du Espainiako Senatuak.229 senatariren aldeko botoa jaso du eskariak, bederatzi senatarik aurka bozkatu ...
229 senatariren aldeko botoa jaso du eskariak, bederatzi senatarik aurka bozkatu dute, eta bi abstenitu egin dira.
Goioaga foruduna denez Auzitegi Gorenari dagokio hura epaitzea. Auzitegi Nazionalak presoen abokatuen aurka irekita duen sumarioaren barruan auzipetu gura dute. Sumario horretako abokatuei «talde terroristako kide» izatea leporatu diete.
EH Bilduren babesa
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak herenegun Eusko Jaurlaritzari eskatu zion Goioagari babes instituzionala emateko.
Bestalde, Onintza Enbeita EH Bilduren Espainiako Kongresuko diputatuak salatu zuen Goioaga «mendeku politika bati» erantzuten dion operazio baten «biktima» dela, eta politika horiek «iraganeko» kontuak izan beharko liratekeela adierazi zuen. «Horregatik, presoen eskubideen alde diharduten kolektiboen aurkako jazarpen eta salbuespen politika guztietan atzerantz egin dezala eskatzen diogu PPren gobernuak».
Enbeitak gogora ekarri zuen, Goioaga presoei laguntza juridikoa eman, eta euren giza eskubideak defendatzeagatik inputaturik dagoela.