Telelaguntza zerbitzuaz ariko dira Morgan, etzi
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailak bultzatutako Zainduz programaren hitzaldia egongo da etzi Morgan.
Pozgarri Nagusien lokalean emango dute berbaldia, 18:30ean hasita. Herritarrek erorketak sahiesteko tailerrean parte hartuko dute, eta telelaguntza zerbitzuaren inguruko informazioa jasoko dute.
Familiarteko zaintzailei arreta eta laguntza ematea da Zainduz programaren helburua, norbere buruaren zaintzak duen garrantziaz jabetu, eta zaintza lana errazteko teknikak landuz, besteak beste. Hala, orientabidea eta laguntza emateaz gain, informazioa, aholkularitza eta laguntza psikologikoa eskaintzen du Zainduzek.