Bihar giza-katea egingo dute Gernika-Lumon LAB sindikatuko eskualdeko delegatuekin. 11:00etan hasiko dira giza-katea osatzen.
Prekarietatea garaitu lelopean egingo den ekimena Juntetxetik hasi; Saraspera jaitsi, Alhondiga, oinezkoen kaletiketa Udaletxearen aurren bukatuko da.
Giza-kateak Gernika-Lumoko kaleetatik egingo du ibilbidea udaletxeraino.
Giza-katea, LAB sindikatuak prekarietatea garaitu dinamikaren barruan kokatu da, beste zenbait ekintzekin batera.
Atzo, martxoaren 8an herrietan mobilizazioak burutu ziren eta sindikatukoek prekarietateari buruzko irakurketa propioa zabaldu zuten enpresetan zehar.
Martxoaren 20 berriz, Lekeition ere eskualdeko manifestazioa egiteko deialdia luzatu dute LABetik, 12:30etan Eskolapetik.