Pelbis-zoruaz ariko da zapatuan, Iratxe Erkoreka fisioterapeuta
Txikitzerik elkarteak antolatuta, pelbis-zoruaren inguruko hitzaldia eskainiko du zapatuan, Iratxe Erkoreka fisioterapeuta bermeotarrak. Pelbis-zorua zer den azalduko du batetik; eta, bestetik, haurdunaldian eta erditu ondoren zelan zaindu behar den azalduko du.
Gizarte eta Kultura Etxean eskainiko du hitzaldia, 11:00etan. Txikitzerik@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da izena emateko.