Itsasaldeko arriskuagatik alerta laranja ezarri dute 03:00etatik 07:00etara. Hala, Bermeoko Udalak kasu horietarako duen protokoloa aktibatu du.
Otsailean, olatu denboraleak olatu-horma apurtu zuen berriro
Alde batetik, olatu-hormara eta izotz fabrikara joateko sarbidea zarratu egingo da; bai eta Gaztelugatxeko San Juan, Arriboletak, Aritzatxu eta Tonpoiko sarbideak ere. Horrez gain, portuko dendari eta tabernariei abisua emango zaie, “euren neurriak har ditzaten”. Udaletik jakinarazi dutenez, udaltzaingoek egingo dute egoeraren jarraipena.
Bestalde, prezipitazio iraunkorrengatik ere alerta laranja ezarri dutenez, isurbideen eta erreken kontrola ere egingo dutela zehaztu dute. Horrez gain, haizeagatik ere alerta dago; horia, hain zuzen. Horregatik, Bermeoko Udalak kaleetako edukiontziak lotuko ditu, “ez erortzeko helburuz”.
Otsailaren 9ko olatu denboraleak utzitako zenbait irudi: